IBILBIDE TURISTIKOAK

Zatoz gure ibilbideetako bat egitera, eta ezagutu benetako Euskal Herria. Ongi etorri!
VISITA SAN SEBASTIÁN

DONOSTIA OSO-OSORIK

Egun-erdia

Hirian zehar egiteko ibilbide panoramiko honetan, Miramar Jauregiko lorategiak, Haizearen Orrazia eta Kontxako Badia bisitatuko ditugu, eta alde zaharrean barrena ibiliko gara: Bretxako azoka, Konstituzio Plaza eta San Bizente eta Santa Maria Elizak. Igeldo Mendira igotzeko aukera.

Museo Guggenheim Bilbao

GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA

90 minutu

Guggenheim Bilbao museoa eraikin ikusgarria da, eta mugarria izan da hiri-berroneratzean. Mugarria izan da, halaber, arkitektura garaikidearen barruan eta Bilboko historian. Haren uhin-formek hiribilduaren ontzigintza-iragana ekartzen digute gogora.

GETARIA y GEOPARQUE

GETARIA - GEOPARKEA

Egun-erdia

Gipuzkoako arrantza-porturik onenetako bat bisitatuko dugu, mahastiz inguratuta. Mahasti horietatik lortzen dugu gure txakolin preziatua. Juan Sebastian Elkanoren eta Cristobal Balenciagaren jaioterria. Hirigune historikoan zehar ibiliko gara, eta San Salbador Eliza berezia bisitatuko dugu. Ondoren, ibilbide bat egingo dugu "flysch-ean" zehar, Zumaiako Itzurun hondartzatik hasita, eta San Telmo ermitara joango gara. Bertako itsaslabarren ikuspegi bikainek planetaren iragan geologikoa ezagutzeko aukera emango digute.

CAMINO IGNACIANO

INAZIOTAR BIDEA

Egun osoa

Donejakue Bidea unibertsala da, baina bada beste bide bat ere gure probintzian, hots, Ignazio Loiolakoak 1522. urtean Errege Bidean zehar egin zuena. Loiolako Santutegitik abiatuta, Zumarragako Antioko ermitara eta, ondoren, Arantzazura iritsiko gara. Barrokoa, erromanikoa, arte garaikidea eta paisaia bikainak.

VITORIA AL COMPLETO

GASTEIZ OSO-OSORIK

Egun-erdia

Gasteizko herrixka zegoen muino baten goialdean kokatuta dago. Inguratzen duen harresiak hiriaren defentsa-izaera uzten du agerian. Izan ere, gaztelarrak eta nafarrak hiriaz jabetzeko liskarrean aritu ziren urte askotan. Erdi Aroko Hirigunea Monumentu Multzo deklaratu da, eta iraganeko eta egungo erromesen aterpe eta atsedenleku izan diren kalezuloez osatutako sare bat da. Bertan, hainbat eraikin historikoz gozatzeko aukera dago (hala nola Santa Maria Katedralaz). Gasteiz parke naturalez, hezeguneez eta basoez osatutako “Eraztun Berde” batez inguratuta dago. Bertan, Arabako erromanikoaren bi altxor daude: San Prudentzio Basilika eta Estibalizko Andre Mariaren Santutegia. Azken horrek duen ate “Speciosa” ezagunak iraganeko garaietan murgiltzera gonbidatuko gaitu.

DURANGO-ELORRIO

DURANGO - ELORRIO

Egun osoa

Bisita honek Bizkaiko barnealdera eramango gaitu. Zelai berdeen eta mendi malkartsuen ingurune magiko batean, erlijio-, arkitektura- eta kultura-ondare handia izango dugu zain. Durangoko Hiribilduan, Tabirako San Pedro Eliza, Santa Ana Arkua eta Eliza, Lariz Dorrea, Udaletxe harrigarria eta Andra Mari Eliza ikusiko ditugu. Elorriok, berriz, harrituta utziko gaitu bertako jauregi errenazentista eta barroko dotoreekin eta Sortzez Garbiaren Eliza bikainarekin. Azken horretan, Elorrioko Balentin Berriotxoa santuaren mausoleoa dago.

GERNIKA - URDAIBAI

GERNIKA - URDAIBAI

Egun osoa

Gernikako hiribilduan zehar egingo dugun paseoan, Batzarretxea bisitatuko dugu eta Picassoren “Gernika” koadroaren erreprodukziora eta Bakearen Museoa dagoen Foru Plazara hurbilduko gara. Ondoren, autobusez jarraituko dugu Bermeoraino, eta Mundakako itsasadarraren inguruan ibiliko gara, Urdaibaiko Biosferaren Erreserba Naturalean. Bermeoko itsas hiribilduan egingo dugun ibilbidean, Arrantzaleen Museoa, baleontzi bat eta etxe tradizionalen xarma ezagutuko ditugu. Bazkaldu ondoren, Bakiora joango gara. Bertan, Txakolingunea ezagutuko dugu, hots, “Bizkaiko Txakolina” Jatorri Deiturako Ardoaren Interpretazio Zentroa. Itzultzean, begiratoki batek San Juan Gaztelugatxekoaren ikuspegi bikainak eskaintzen ditu.

BILBAO - GETXO

BILBO - GETXO

Egun-erdia

Bilbo kontrastez betetako hiria da. Ibilbide erakargarri bat proposatzen dizuegu, Bilbo historikotik abangoardisteneraino. Hiribilduaren bihotzean, Zazpikaleak, Done Jakue Katedrala, Erriberako Merkatua eta Plaza Barria ezagutuko ditugu, eta, ondoren, modernotasunaren eta eklektizismoaren erakusgarri, Albia Lorategia, Moyua Plaza, Guggenheim Museoa, Euskalduna Jauregia, Azkuna Zentroa, Calatrava Zubia (“Zubizuri”), Begoñako Basilika eta, azkenik, Artxandako begiratokia. Eta istorio honen benetako protagonista den itsasadarrak gidatuta, Getxora iritsiko gara. Bertan, Bizkaiko Zubia, Neguriko jauregitxoak eta Algortako Zubi Zaharra ezagutuko ditugu eta Aixerrotak itsasora eskaintzen dituen ikuspegi ikaragarriekin gozatuko dugu.

MUSEO MARÍTIMO

ITSAS MUSEOA

90 minutu

Itsas Museoak Bilboko itsasadarraren inguruko ontzigintza- eta merkataritza-jardueraren historia erakusten du. Egungo Bilbo ulertzeko modu egokia.

COSTA VASCO-FRANCESA

IPAR EUSKAL HERRIKO KOSTALDEA

Egun osoa

Donibane Lohizunera (kortsarioen hirira) abiatuko gara, eta oinez hasiko dugu ibilbidea. Baleen arrantzarekin hazi zen arrantza-portua, Luis XIV.aren Plaza, San Joan Bataiatzailearen Eliza bikaina eta bertako zurezko galeriak eta erretaula barroko zoragarria bisitatuko ditugu. Kostaldeko errepidetik jarraituko dugu Biarritzeraino, eta geldialdi bat egingo dugu bertako itsasargian, hiriaren eta Bizkaiko Golkoaren ikuspegi panoramiko ederra miresteko. Era berean, kalerik garrantzitsuenetan zehar ibiliko gara, bertako eraikin bikainak ikusteko eta giro kosmopolitaz gozatzeko.

RIOJA ALAVESA

ARABAKO ERRIOXA

Egun osoa

Arabako Errioxak tradizioa eta modernotasuna, artea, historia eta gastronomia uztartzen ditu. Beren adobe eta aihenezko inguru naturalean, Erdi Aroko kokagune harresiztatuek muinoetatik zelatatzen dituzte iristen diren bisitariak eta azken hamarkadetan paisaian sakabanatu diren eraikin abangoardista bikainak. Nazioartean ospe handia duten hainbat arkitektok (hala nola Frank Gehryk eta Santiago Calatravak) diseinatutako eraikin horietan, bertako ardoen kalitateagatik mundu osoan ezaguna den lur honetako upategirik ospetsuenak daude. Arabako Errioxak, iparraldean babesten eta zaintzen duen Toloño mendilerroa eta hegoaldean hornitzen eta mugatzen duen Ebro ibaia dituela, liluratuta uzten gaitu bere kolore eta aromekin, eta atseden hartzera eta gozatzera gonbidatzen gaitu.

MUSEO VASCO

EUSKAL MUSEOA

90 minutu

Euskal Museoa museo etnografikoa da, eta artzaintza- eta arrantza-mundua, burdinolen mundua, ehun-artisautza (lihoa eta artilea) eta tokiko produkzioko zeramika eta portzelanak daude ikusgai bertan. Euskal kultura ezagutzeko modu egokia.

LLANADA ALAVESA, CAMINO DE SANTIAGO

ARABAKO LAUTADA, DONEJAKUE BIDEA

Egun-erdia

Erromatarren garaiko galtzada batek ireki zuen Donejakue Bidea, eta San Adriango Tunelean zehar, erromesek beren aztarnak utzi zituzten erromanikoa gure lurretara hurbildu zuten ermitak eta elizak han eta hemen agertzen dituen paisaian. Hainbat mendetan Frantziaren eta Gaztelaren arteko igarobidea izan zen lur horrek ondare aberatsa gordetzen du, Erdi Aroko herriez, gazteluez, Historiaurreko trikuharriez eta polikromia aberatseko freskoez osatua. Kale arkupedunak dituen Aguraingo hiribildu harresiztatuak gordetzen duen hirigune historikoan, leinuen arteko borroken lekuko izan ziren jauretxe armarridun ederrak ikusiko ditugu. Bestalde, Gazeo eta Alaitzako elizen atari erromanikoak zeharkatu ondoren, horma-pintura ikusgarri batzuk ikusiko ditugu elizen barruan.

Aquarium San Sebastián

AQUARIUMA

90 minutu

Donostiako kaian kokatuta dagoen 1928ko eraikin enblematiko honek itsas ondare garrantzitsua biltzen du, eta euskal balea baten eskeletoa eta akuario sorta handia (360º-ko tunel bikaina barne) nabarmentzen dira.

BILBAO AL COMPLETO

BILBO OSO-OSORIK

Egun-erdia

Bilboko hirira egingo dugun bisitan, Zazpikaleak eta Zabalgune dotorea ikusiko ditugu, eta, bertan, goi-burgesiarentzat eraikitako etxebizitzak, Txabarri Jauregia eta antzinako ardo-biltegia (gaur egun "Azkuna Zentroa"). Hala ere, ezin dugu ahaztu antzinako portu- eta industria-eremuetan birsortutako “Bilbo berria”. Bertan dago, hain zuzen ere, Guggenheim Museoa, gure hiribilduari nazioarteko ospea eman dion ikonoa.

ENCARTACIONES

ENKARTERRIA

Egun-erdia

Bizkaiko mendebaldean dagoen eskualdea da, ezezagunena. Bertan, Balmaseda (Bizkaiko hiribildurik antzinakoena), bertako Zubi Zaharra, antzinako txapel-fabrika bat (museoa gaur egun), Rolls-Royce autoaren eta antzinako autoen bildumarik onenetako bat edota txakolindegi bat (euskal izaerako ardoa lantzen den upategia) bisitatu ahal izango dituzue. Bilbotik ordu-erdi baino gutxiagora dagoen eskualde honek sorpresa ederrak eta, batez ere, naturarekiko hurbiltasun handia ekar diezazkizuke.

Museo de San Telmo San Sebastián

SAN TELMO MUSEOA

90 minutu

Donostiako Parte Zaharrean dagoen museo honen eraikina XVI. mendekoa da, eta domingotarren komentua izan zen antzina. Estilo errenazentistako klaustro bat du, eta antzinako eliza José María Sert artista katalanaren mihiseekin apainduta dago. Euskal Gizartearen eta Herritarren Museo honek bilduma arkeologikoak, etnografikoak, artistikoak eta dokumentalak biltzen ditu.

PASAJES - HONDARRIBIA

PASAIA - HONDARRIBIA

Egun-erdia

Esploratu gurekin Pasaiaren edertasuna. Pasaia arrantza-herri bitxia da, portu natural baten inguruan kokatua. Leku magiko hori eraikin zoragarriz beteta dago, eta oso aberatsa da itsas historiari dagokionez. Hondarribira egingo dugun bisitan, ezkutuko bazter eta sekretu guztiak ezagutuko ditugu. Erdi Aroko herri hau nahitaez bisitatu beharrekoa da, oso ongi kontserbatuta dagoen hirigune historikoko arkitektura zoragarriagatik zein Portu Auzoan dagoen arrantza-herriko giro tradizionalagatik.

Sidrerías

SAGARDOTEGIAK

Bazkaria edo afaria

Sagardotegiak XIV. mendean sortu ziren gure baserrietan. Denborarekin, denboraldi bakoitzean sagardo berriaz eta menu tradizionalaz gozatzeko milaka pertsona biltzen dituzten leku bihurtu dira sagardotegiak. Adierazitako menuaren barruan, bakailao-tortilla, bakailaoa piperrekin, txuletoia eta Idiazabal gazta intxaur eta irasagarrarekin dastatu ahal izango ditugu.

Ruta de pintxos

PINTXOEN IBILBIDEA

2 ordu

Sukaldaritza ona maite dugunez gero, gure tabernek askotariko eta zapore apartako pintxoak eskaintzen dituzte barran. Atsegin handiz lagunduko dizugu “miniaturazko sukaldaritza” hori giro lasaian ezagutzen eta dastatzen.

Museo Balenciaga

BALENCIAGA MUSEOA

90 minutu

Moda unibertsalaren jeniorik handienetako bat izan zen Cristobal Balenciagari eskainia. Museoa Getariako 4 solairuko eraikin bikain batean dago, eta pieza paregabe batzuen sorta bikain bat du ikusgai.

Txakoli

TXAKOLINA, NORTASUN HANDIKO ARDOA

Egun-erdia

Utz iezaguzu Kantauri Itsasoaren inguruan lantzen den ardo bikain honen sekretuak erakusten.

Bodegas Rioja Alavesa

ARABAKO ERRIOXAKO UPATEGIAK

Egun osoa

Arabako Errioxako jatorri-deitura duen ardoa bere kalitateagatik nabarmentzen da, eta kalitate horrek ospe handia lortu du nazioartean. Upategirik abangoardistenak zein tradizionalenak (batzuk ehun urtetik gorakoak) bisitatu ahal izango ditugu.

Museo de Bellas Artes de Bilbao

BILBOKO ARTE EDERREN MUSEOA

90 minutu

Bilboko Arte Ederren Museoak Espainiako bildumarik onenetako bat biltzen du, eta XII. mendetik orain arteko artisten obrak eskaintzen ditu, hala nola Zurbaran, Van Eyck, Gauguin, Sorolla eta abarrenak.

CAMINO DE SANTIAGO POR LA COSTA VASCA

DONEJAKUE BIDEA EUSKAL KOSTALDEAN ZEHAR

Egun-erdia

Zelai, bidexka eta basoetan barrena egin beharreko 2 ordutik 4ra bitarteko ibilbideak proposatzen ditugu. Ardiak, behiak, baserriak eta, atzealdean, une oro paisaiaren berdearekin kontrastatuta, itsasoa ikusiko ditugu. Azkenean, baso bat sagardo edo txakolin eta pintxo bat dastatuko ditugu indarrak berritzeko.

BOSQUE  DE OMA Y LEKEITIO

OMAKO BASOA - LEKEITIO

Egun osoa

Mendiaz eta itsasoaz gozatzeko bisita da. Omako basoak naturarekin eta Agustin Ibarrolaren artearekin lotuko gaitu. Zuhaitzek istorioak kontatuko dizkigute, eta inguruko baserriek euskal kulturara hurbilduko gaituzte. Lekeitioko kostaldeko hiribilduan, “Andre Mariaren Jasokundearen” Basilika bikaina nabarmentzen da. Marinel-auzoak eta bertako taberna txikiek ohiko euskal giroaz gozatzera gonbidatuko gaituzte. Itsasargiak, olatu-hormak eta arrantza-portuak itsasoaren ikuspegi ikusgarriak oparituko dizkigute.

Jarri harremanetan gure gidarietako batekin

Gidari profesional gisa dugun esperientzia luzeari esker, behar bezala erantzun diezaiekegu gure bezeroen beharrei. HAUTATU ZURE GIDARIA